Idiomas

Harremana
Nortzuk garaNon gaudeDatu aipagarriaKontratatzaile profilaLoturaKudeaketa-SistemaBerriakHarpidetzaBilatzailea
Web Mapa

 DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ETA BABESTEKO POLITIKAREN BALDINTZA OROKORRAK

Mesedez, arretaz irakurri web gunea erabiltzen hasi aurretik. Web gune honen erabilerak esan nahi du erabiltzaileak baldintzak onartzen dituela. Baldintza horiekin ados ez bazaude edo zalantzarik baduzu, mesedez, ez erabili web gune hau eta ez erregistratu.

1.- NORTZUK GARA?
Bizkaiko Bideak. Helbidea: Museo plaza, 1 3º; 48009 - Bilbao (Bizkaia). IFK: A-48/882831

2.- ZER DA BIZKAIKO BIDEAK-EN WEB GUNEA?
Oraintxe bertan zauden http://bideak.bizkaia.net web gunea Bizkaiko Bideak-ek sortutako espazio interaktiboa da, bere zerbitzuei buruzko informazio gehiago emateko.

3.- WEB GUNEAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK
Web gune honen jabetza Bizkaiko Bideak-ena da. Marka, domeinu-izenak eta jabetza intelektualeko gainerako eskubideak Bizkaiko Bideak-en jabetzakoak dira eta edukiak ezin daitezke inola ere laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gorde, bidali, helarazi, banatu edo ustiatu, web gunea bera eta bere edukiak web gunearen helburuarekin bat erabiltzen direnean izan ezik; horrelakoetan, web gunetik edukiak jaitsi eta kopia pribatuak egin ahal dira, baldintza hauetan ezarrita ez dagoen edozein erabilera debeku delarik. Aurretik esandakoa ez betetzea egile-eskubideak eta Bizkaiko Bideak-en jabetzako gainerako eskubideak urratzea da. Edukiak aldatu eta erabiltzea hemen aipatzen diren helburu baimenduak ez diren helburuetarako, egile-eskubideak eta Bizkaiko Bideak-en jabetzako gainerako eskubideak urratzea da. Erabilera-baldintza hauen ondoreetarako, debekatuta dago hemen ageri diren edukiak beste web gune edo informatika-sare batean erabiltzea.

4.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza hauek indarrean egongo dira web gunean aldatzen ez diren bitartean, eta Bizkaiko Bideak-ek baldintza horiek aldatu edo ezabatu ahal ditu edozein unetan; horrela eginez gero, aldaketa horiek web gunean agertu beharko dira.

5.- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Bizkaiko Bideak-ek bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, batik bat, arlo hauen ingurukoak:

a) Datu pertsonalen fitxategia edo tratamendua.
b) Datu-bilketaren helburua.
d) Informazioaren jasotzaileak.
e) Datuak ezagutu, eskuratu, zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak erabiltzeko aukera.

Bizkaiko Bideak-ek datu pertsonalak babestu behar ditu nahitaez, indarrean den legea betez, eta horretarako beharrezkoak diren segurtasuneko neurri teknikoak eta antolakuntza arlokoak hartuko ditu, datuak aldatzea, galtzea, behar ez bezala erabiltzea, baimenik gabe datuak eskuratzea eta bestelako arriskuak saihesteko.

Jakinarazten da, baita ere, segurtasun-mekanismoetarako pasahitza erabili beharko dela, hau da, erabiltzaileak eta Bizkaiko Bideak-ek bakarrik ezagutzen duten pasahitza.

Era berean, erakundeen artxiboan ageri diren datuak isilpean gordetzeko betebeharra dauka Bizkaiko Bideak-ek, indarrean den legeak ezarritakorekin bat.

Horretaz gain, eguneko zentro eta egoitzen erabiltzaileen datuak Bizkaiko Bideak-en "erabiltzaileak" fitxategiari erantsiko zaizkio, eguneko zentro edo egoitza batean sartzeko datuak kudeatzeko eta horrela, zentro horietako jarduerak eta mugimenduak ere kudeatu ahal izateko. Bizkaiko Bideak da "erabiltzaileak" izeneko fitxategiaren erantzulea. Datu horiek gure antolakuntzarekin aipatu helburuetarako lan egiten duten enpresek eskuratu ditzakete. 15/1999 Legeak ematen dituen eskubideak baliatu nahi badituzu, helbide elektroniko honetara idatzi: lopd.bideak@bizkaia.net

Web orriaren erabiltzaileek euren eskubideak noiznahi erabil ditzakete, idatzizko komunikazioa helbide honetara bidaliz: lopd.bideak@bizkaia.net

Bizkaiko Bideak da fitxategiaren erantzulea eta titularra. Lana dela-eta erabiltzaileen datuak eskuratu behar dituzten Bizkaiko Bideak-eko langileek soil-soilik dute horretarako baimena.



6.- BALDINTZA HAUEN ONARPENA
Web honen erabiltzaileak honako dokumentua arretaz irakurri duela eta gomendioak ulertu eta kontuan hartu dituela ulertzen dugu. Datuen babeserako politika honekin edo ematen zaizkizun gomendioekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili gure web gunea. Erabilera-baldintza hauek aldatu ahal ditugu beharrezkotzat jotzen badugu. Erabilera baldintzak aldatuz gero, web gune hau eta Bizkaiko Bideak-en beste web gune batzuk erabiltzen jarraitzeak aldaketa horien onarpena dakar.

Documentuaren hasierara joan