|
|
Bideak-Bizkaiko Bideak sozietate publikoak AENOR erakundeak ematen duen laneko segurtasun eta osasunaren arloko brontzezko ER saria jaso du, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Nazioarteko VIII. Kongresuan. Kongresu hori Valentziako feriako Ekitaldi Aretoan egin da.
Sari hori Lan Arriskuen Prebentzioaren arloan, azken urteetan, kudeaketa bikaina erakutsi duten Espainiako enpresa nagusiei eman zaie.
Sari horrek Bideak sozietateak langileen segurtasun eta osasunaren arloan gehienezko estandarrak mantentzeko duen konpromisoa saritzen du.
Bideak-Bizkaiko Bideak sozietateak dituen gidalerroak enpresaren kalitatearen, ingurumenaren eta segurtasun eta osasunaren arloko politikan gauzatzen dira. Gaur egun, Kalitatea Kudeatzeko Sistemen arloko ISO 9001, Ingurumena Kudeatzeko Sistemen arloko ISO 14001 eta Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemen arloko OHSAS ziurtagiriak ditu.
|
|