Idiomas

Harremana
Nortzuk garaNon gaudeDatu aipagarriaKontratatzaile profilaLoturaKudeaketa-SistemaBerriakHarpidetzaBilatzailea
Informazio Orokorra
Sozietatearen Xedea
Egitura Juridikoa
Jardueraren Gaineko Kontrola
Etorkizunari Begira
Aipamenak
Administrazio Kontseilua
 
 
 
Web Mapa
Pribatasun Politika
 
 
 
Home
 
 
 
 
 
 
 
   Nortzuk gara>> Informazio Orokorra

 Consejero Delegado 

Sozietatearen eraketa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, 1996ko azaroaren 19an egindako bileran, BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK, S.A. Foru Enpresaren sorrera onetsi zuen.

Eraketa-eskritura 1997ko otsailaren 21ean Bilboko Elkargo Ospetsuko José María Arriola Arana Notario jaunaren aurrean egin zen.

Sozietatea Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 3.496 liburukiaren 0. liburuko 8. atalaren 204. folioan, BI-18765 zenbakiarekin.

Panorama


 

 

 

 

Zergatik sortu zen?

A.- Azpiegiturak Betearazteko tresna gisa.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren zereginak osatu eta/edo ordezteko, proiektuen idazketari eta azpiegituren eraikuntzari dagokienez, betiere horiek kudeatzeko formula berriak aplikatuta.
  • Azpiegitura berrietan egindako inbertsioak agerian uzten duen erritmoaren murrizketa arintzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak defizitari eusteko ezarri duen politikaren ondorioz.
  • Ekitate Printzipioa betetzeko, Lurralde Irisgarritasunari begira. Lurraldeko zona/eskualde jakin batzuk azpiegitura-zuzkidura gutxiago dituzte beste batzuekin erkatuta. Aurrekontuek lurralde-beharrizan guztiei bat-batean ezin dietenez aurre egin, orain, eskualdeen arteko desberdintasuna areagotzea saihesten duten azpiegiturak eraikitzeko formulak bilatu behar dira.

B.- Azpiegiturak Ustiatzeko tresna gisa. Berriro inbertitu daitezkeen diru-sarrerak eta baliabideak eskuratzeko formula.

Printzipio horien aplikazioa dela medio, inbertsio maila zehatzari eutsita, kudeaketaren ondoriozko baliabideen eskuraketarekin batera, eta azpiegituretan egindako inbertsioaren eta aberastasunaren sorreraren arteko zuzeneko lotura eztabaidaezinarekin bat eginda, zalantzarik gabe, etorkizunean aurrekontuen baliabideak areagotuko dira. Ondorenez, gaur egun egin beharreko ahaleginen ondorioz, gure osteko belaunaldiek konpentsazioak jasoko dituzte.

Durango

C.- Azpiegiturak finantzatzeko tresna gisa.

  • Finantza Eraginkortasun Publikoaren Printzipioa bete ahal izateko. Administrazioek finantza-tresnak ahalik gehien dibertsifikatzeko ahaleginak egin behar dituzte, beste edozein enpresa pribatuk egiten duen bezala.
  • Belaunaldiarteko Ekitate Printzipioa bete ahal izateko. Urte askotan zehar erabiliko diren azpiegiturak eraikitzen badira, ez da oso logikoa obra hori oso-osorik aurrekontuen kontura ordaintzea hori eraiki eta hurrengo 2 edo 3 urteetan zehar. Bada, ekitatiboagoa da kostua zergadunen artean banatzea balio-bizitzaren epealdian zehar, edo, gutxienez ere, horren zati batean, gaur egungo zergadun guztiek kostu osoa ordaindu beharrean.
  • Eraginkortasun Makroekonomikoaren Printzipioa bete ahal izateko. Oreka makroekonomikoei eusteko edo lortzeko zioak direla-eta aurrekontuen gastuak murriztu behar direnean, azpiegituren beharrizanak oso handiak badira ere, gaur egungo aurrekontuak gehiegi zorduntzen ez dituzten finantzaketa-sistemak bilatu behar dira, eta, aldi berean, beharrezkoa denean azpiegituraren obra aurrera eramatea ahalbidetu behar da. Horrenbestez, ez da atzeratzen garapen ekonomikoa, eta, aldi berean, ezarritako aurrekontuaren murrizketa betetzen da.


 

 

 

 

Zer da?

  • Sozietate publikoa da, %100 Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik sortu eta partaidetutakoa.
  • Gizarte Ekintza Sailari atxikita dago.
  • Zerbitzu eta jarduera publikoak zuzenean kudeatzeko eredua.


 

 

 

 

Zenbat denbora darama funtzionamenduan?

  • 1997. urtetik, sozietatearen zerbitzura dauden hasierako langileak sozietatean sartu zirenean, hain zuzen.


 

 

 

 

Akziodunak

Enpresaren kapital osoa Bizkaiko Foru Aldundia txit argiari dagokio.

Hasierara joan