|
Hona hemen sozietatearen xedea: «Sozietateak, hirugarrenek, emakidadun gisa eta bere izenean edo Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta agindupean, azpiegiturei buruzko herri lanak eta mota guztietako ekipamenduak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunpeko azpiegiturekin zerikusia izanik ezarri edo garatu daitezkeen zerbitzuak proiektuan jaso, eraiki, artatu eta ustiatzea. 
Gisa berean, deskribatutako azpiegituren, ekipamenduen eta zerbitzuen gain aplikatu daitezkeen edo eragina duten kudeaketa-sistemei eta finantzaketa-formulei buruzko aholkularitza- eta bilaketa-zereginak beteko ditu, bai eta betearazpen-zereginak gauzatu ere. Hirigintza-jardueren sustapena eta betearazpena. Ondasun higiezinen sustapena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak aurretiaz baimendutako mota guztietako lurraldeen eta ondasun higiezinak eskuratzea eta besterentzea.»
|