Idiomas

Harremana
Nortzuk garaNon gaudeDatu aipagarriaKontratatzaile profilaLoturaKudeaketa-SistemaBerriakHarpidetzaBilatzailea
Informazio Orokorra
Sozietatearen Xedea
Egitura Juridikoa
Jardueraren Gaineko Kontrola
Etorkizunari Begira
Aipamenak
Administrazio Kontseilua
 
 
 
Web Mapa
Pribatasun Politika
 
 
 
Home
 
 
 
 
 
 
 
   Nortzuk gara>> Jardueraren Gaineko Kontrola

 

* BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK sozietate anonimoa da, eta Legeria Zibilaren eta Merkataritza Legeriaren bidez arautzen da.

* Zernahi gisaz, administrazio zuzenbidea ez da kanpoan geratzen. Izan ere, Herri Administrazioei buruzko Kontratuen testu bateginaren printzipioak/aginduak aplikatzen dira, enpresen ahalmenari, publizitateari, lizitazio-prozedurari eta esleipen-moduei dagokienez.

* Sozietatearen kudeaketaren gaineko erabateko kontrol politikoa, organo hauen bidez:

                          o Administrazio Kontseilua

                          o Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua, Akziodunen Batzorde Orokorra osatzen duena.

                          o Bizkaiko Batzar Nagusiak.

                                                                       muskiz

* Bizkaiko Foru Aldundiari atxikitako sozietatea den aldetik, kontrol operatiboak eta finantza- eta kontabilitate-kontrolak egiten zaizkio, hala nola, barruko eta kanpoko auditoretzak, baita Kontuen Euskal Auzitegiaren kontrolak ere.

* BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK enpresak etorkizuneko aurrekontuei buruz izan dezakeen eraginari dagokionez, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN eta BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK enpresaren arteko harremanak oinarritu behar diren beharrezko tresnen formalizazioa dela bide, eragin hori une oro definituta eta kontrolpean dago. Hain zuen ere, gaur egun burutzen diren enkarguek bihar inolako eragozpen astunik ekar ez dezaten saihetsi nahi da.

                                                                                                 obra

* Beste ikuspuntu batetik, BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK enpresan Kudeaketa Sistema bat ezarri da, eta horren jarduera Kalitatearen, Ingurumen Kudeaketaren eta Lan Segurtasun eta Osasunaren arloetara zuzentzen da, ISO 9001:2000, ISO 14001:2004 eta OHSAS 18001:1999 arauen arabera, hurrenez hurren. Kudeaketa Sistema hori Aholkularitza batek enpresaren barruan auditatzen du, eta aldi berean, hori AENOR enpresak auditatzen du. Hain zuzen ere, azken horrek Kalitatearen, Ingurumen Kudeaketaren eta Lan Segurtasun eta Osasunaren arloei buruzko ziurtagiriak ematen ditu.

 

Hasierara joan