|
Bizkaiko Foru Aldundiaren agindupean sozietatearen azpiegiturei buruz landutako proiektuaren, eraikuntzaren eta ekipamenduaren nahiz mendeko hirugarren adineko pertsonentzat eraikitako sozietatearen azpiegiturak ustiatzearen ondoriozko jardueraren gehikuntzak enpresaren negozio osoaren bolumena modu nabarmenean areagotu du , 2009 urtearekin konparatuz, %eko 25ekoa hazkundea izatea espero dugu. Jardueraren gehikuntza horren funtsa Bizkaiko Foru Aldundiak Lurralde Historikoan urritasuna duten pertsonei, mendeko hirugarren adinekoei eta bestelako kolektiboei arreta emateko alorrean sortzen diren beharrizanei erantzuna emateko egin duen apustua izan da. Apustu horren oinarria hiru jarduera-eredu ezberdinetan banatzen da, eta hiru jarduerok bat egiten dute beharrizan horiei modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko: - ALDUNDIAK finantzatutako azpiegiturak: neurri handi batean urritasuna duten pertsonen eta bestelako kolektiboei zuzendutako azpiegiturak dira. Kasu horretan, azpiegiturok BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK, S.A. enpresak betearazten ditu eta horiek bukatzean Aldundiari ematen dizkio azpiegitura horien helburua bete dadin. 2010 eta hurrengo urteetan, BIDEAK Mungian ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzat egoitza egingo du. Beste bi egoitza egingo ditu: Guenesen ezgaitasun psikikoak dutenentzat eta Torreurizarren (Bilbo) esklerosi anitza dutenentzat. Horrez gain eraiki beraren barruan ezgaitasunak dituzten pertsonetntzako eta laguntza behar duten adineko pertsonentzako zerbitzuak biltzen dituzten bi jarduketa egingo dira, Ereñon eta Ondarroan, azken honek eguneko zentroa ere izando du. Gainera egoitza sozio-sanitarioa besteren laguntza behar duten pertsonentzat, gertaerabidezko garuneko kaltea duten pertsonentzat eguneko zentroa eta ezindutako pertsonentzat babespeko apartamentuak burutzen ari dira Txurdinagan.  - BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK, S.A. enpresak finantzatutako azpiegiturak: mendeko hirugarren adinekoei zuzendutako azpiegiturak dira, eta halakoak BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK, S.A. enpresak beteko ditu, horiek epealdi luzean ustiatzeko jarduerarekin batera. BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK, S.A. enpresak diru-sarrerak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik jasotako prezio publikoaren (plaza guztiak hitzartuta izanik) eta adjudikaziodunak ustiapena ordaintzeko eman duen prezioaren arteko marjinaren bitartez lortzen ditu. 2010 urtean BIDEAK bere errekurtsoak erabiliz Begoñan eta Barrikan ezintasun psikikoa dutenentzat local bana gaituko eta ekipatuko du.  - ADJUDIKAZIODUNAK finantzatutako azpiegiturak: mendeko hirugarren adinekoei zuzendutako azpiegiturak dira. Kasu horretan, proiektua, eraikuntza, ekipamendua eta ustiapena batera esleitzen dira, epe luze zehatz baterako eta plaza-kopuru zehatzerako. Horrez gain, adjudikaziodunak inbertsioaren kostua ordainduko du. BIDEAK - BIZKAIKO BIDEAK, S.A. enpresak azpiegituren betearazpena eta ustiapena ikuskatu eta kudeatzen ditu. Ondorenez, horrek inbertsioaren ehuneko bat eta ustiapenean marjina eskuratuko ditu. 2010 urtean Bilbao La Vieja egoitza eta eguneko zentroa, Amorebietako eta Galdakaoko egoitza egiten jarraituko da eta Bermeo eta Sestaoko ustiapena hastea espero dugu. Azaldutako guztia kontuan hartuta, Sozietatearen jardueraren bolumenean ez ezik, antolaketa eraginkorra eta kudeaketa kalitatezkoa izateko betekizunetan aurrerapauso nabarmena ematen ari gara.
|